Adinduaren alderdi prebentiboez, sendatzaileez, errehabilitatzaileez eta sozialez arduratzen gara, modu profesionalean eta gizatiarrean zerbitzu onenak eskainiz.
![]() Osakidetzaren sareko mediku-zerbitzuak erabiltzen dira. Egoiliarren eboluzioaz arduratzen den profesionalaren bitartez, Mikel Deuna Egoitzan erresidentzian sartzen diren egoiliarrentzako arreta pertsonalizaztua bermatzen dugu, beren eboluzioaren eta sendatzearen jarraipena eginez. |
![]() Kasu bakoitzari egokitutako erizaintza berezitua eskaintzen dugu. Gure erizain-taldearen bitartez arreta jarraia eta profesionala eskaintzen dugu, eta gure egoiliarren patologia ezberdinen kontrola egiten dugu. |
![]() Eguneroko bizitzako jardueretan (higienea, elikadura, mugikortasuna…) egoiliar bakoitzak duen egoera zehatzari egokitzen zaion laguntza ematen da. Horretarako, formakuntza zehatza duten erizain-laguntzaile talde zabala dugu. |
![]() Psikologoak egoiliarren jarraipena egiten du lehenengo egunetik, eta behar den guztietan ematen du bere laguntza. Adinarekin zerikusia duten desorekak artatu, eta horien inguruko orientazioa ematen du. |
![]() Zerbitzu honen bitartez informazioa eman eta egoiliarraren nahiz senideen parte hartzea eskaintzen dugu. Jarraipen indibidualizatua egiten da, egoiliarrak eta senideek egokitzapena izan dezaten. |
![]() Terapia okupazionala eta animazio plangintzari esker lortzen dugu egoiliarrak etxean bezala senti daitezen. Oso garrantzitsua da interesguneak eta entretenimenduak berritzea eta aberastasun anbientala duten jarduerak sortzea, egoiliarren egoera fisikoa hobetu eta gogoa bizituko duen estimulazio sentsorialari begirakoak. Tailerrak, ikuskizunak eta kultur-jarduerak burutzen ditugu. |
![]() Erresidentzian dugun sukaldean egoiliar bakoitzak duen behar zehatzari egokitzen gatzaizkio. |
![]() Erresidentzian bertan garbitzen dugu erropa, baita lisatu, konponketa txikiak egin eta egoiliarrei banatu ere. |
![]() Erresidentzian dagoen lokalean ematen da ileapaindegi zerbitzua, egoiliarrek egoitzatik irten beharrik ez izateko eta zerbitzua erraztasun guztiarekin erabiltzeko modua izateko. |
PODOLOGIA Hilean behin ematen da podologia zerbitzua erresidentzian bertan, hala eskatzen duten egoiliarren eskariz nahiz erizaintza zerbitzuaren gomendioz. |