Instalakuntzak

Mikel Deuna Egoitza Fundazioa pertsona adinduei eta norbere beharrizanei egokitzen zaien zentroa da. 2008 urtean birgaitua, etengabe burutzen dira inbertsioak instalakuntzen hobekuntzarako eta zentroa beharrizan berriei egokitzeko.

LOGELAK

Banakako 12 logela eta bi egoiliarrentzako 16 logela ditugu, guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak. Argi naturaldunak, zabalak, eta prestazio teknologiko hoberenak dituztenak: ohe artikulatuak, ohartarazleak, telebista antena… Gure egoiliarrentzako erosotasunik eta lasaitasunik handiena. Ia gela guztiek dute kanpo alderako aukera, terrazara edo balkoira.

GUNE IREKIAK

Areto nagusia

Egoitzako areto nagusia beheko solairuan dago kokatuta. Espazio oso zabala eta argi natural asko duena. Bertan dauden mahaietan eta eserlekuetan egoiliarrak oso gustura egon daitezke telebista ikusten, irakurtzen, berriketan edo jolasean. Lehenengo solairuan ere telebista dagoen egongela bat dago.

Jantokia

Egoitzako jantokia beheko solairuan dago eta bi gune berezitu ditu: bata, egoiliar autonomoentzat; bestea, laguntza behar duten egoiliarrentzat. Gure instalakuntzak eta langileak gure egoiliarren beharrizan ezberdinei egokitzen zaizkie.

Jarduera gela

Lehenengo solairuan tailerrak eta taldekako jarduerak burutzeko gela dago. Bertan burutzen diren jarduerak: memoria, estimulazio kognitiboa, kultur-gela, irakurketa-idazketa, eskulanak, musikaterapia, eta abar.

Erabilera anitzeko gela

Sotoan (-1 solairua) kokatuta dagoen erabilera anitzeko gelan animaliekin burutzen diren jarduerak, senideekin edota langileekin egiten diren bilerak, eta beste hainbat jarduera burutzen dira.

Errehabilitazio gela

Sotoan (-1 solairua) kokatuta dagoen errehabilitazio gelan adinekoen giharrei eta errehabilitazioari egokitutako fitness makinak daude.

 

KANPOALDEA

Aire libreaz gozatu ahal izateko orientazio ezin hobea duten bi terraza daude erresidentzian. Bertan mahaiak eta aulkiak daude, ur naturala duen iturria eta elikagaiak dituen makina. Erresidentziaren aurrean lorategia dugu, inguru atseginaz gozatu ahal izateko eta haren zati bat egoiliarrek baratza lanetarako erabili ahal izateko.