Mikel Deuna Egoitzan egiten den lana, egoiliar eta familiarren satisfakzioan oinarritzen da. Egoilarren ongizate biopsikosozialetik habiatuz, beraien bizi kalitatea hobetzea da gure izateko arrazoia. Etengabeko hobekuntza bermatzeko, beharrezkoa da giza errekurtso guztien inplikazioa eta ondorengo mugarriak kontutan izatea:
- Etengabeko Hobekuntzarako gestio modelu gisa, UNE-EN ISO 9001 araudiaren araberako Kalitate Sistemaren Gestioaren mantentzea bermatzea.
- Egunean dauden lege, araudi eta baldintzengatik arduratzea.
- Zentroko langileriarekin partekatutako Lidergo gaitasuna duen Zuzendaritza garatzea
- Gure bezeroen beharrei erantzutea arreta osoa emanaz, bai alderdi funtzionala, baita mediku, psikologi eta arlo sozialak ere.
- Egoilarren familikide edota ardurandunen behar eta itxaropideak aztertu eta erantzun.
- Etengabeko hartu eman eta konpromisoa izatea ongizatean inplikaturik dauden erakunde eta agenteekin.
- Duintasun eta Errespetu Printzipioetan oinarrituriko esperientzia profesional eta etengabeko formakuntzaren bitartez arreta kalitatea bermatzea.
- Kalitatearen helburuen lorpena ebaluatzen lagunduko gaituzten indikadoreak ezarri.
Helburuak betetzea Egoitza osoaren ardura da. Horretarako, beharrezkoa irizten zaio kalitate-politikaren zabalkundeari, ezarpenari eta onarpenari, langileria osoaren parte hartzea ekarriko badu.
Mutrikun, 2010ko Urriak 27an
ZUZENDARITZA