Mikel Deuna Egoitza irabazi asmorik gabeko fundazio pribatua da, mendekotasuna duten pertsona adinduei zerbitzu soziosanitarioak eskaintzen dizkiena, egoiliar bakoitzaren neurrirako arreta emanda. Pertsonen autonomia sustatzen dugu, baita eguneroko jarduerak beren kabuz egiteko gaitasuna ere.
Erresidentziaren kudeaketaren ardura Patronatoaren juntarena da.
Honakoak dira juntakideak:
- Presidentea: Herriko Alkatea
- Presidenteordea: Herriko parrokoa
- Idazkaria
- 2 bokal
- Hurkoa Fundazioa
Osasun eremuko eta gizarte-ongizate eremuko profesionalek osatutako disziplina anitzeko taldea dugu egoitzan, xede bakarra duena: pertsona helburu duen zaintza ematea.