Familien Eguna

Familien Eguna

Larunbatean familia eguna ospatu genuen egoitzan. Goizeko 10:30tan elkartu ginen egoiliarren familikoekin eta urtean zehar egindako ekintzen berri eman genien.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ondoren, saloian elkartu ginen egoiliar, familia eta San Miguel ikastetxeko ikasleekin. Urtean zehar belaunaldi arteko programan parte hartu duten haurrek, beraien esperientzia kontatu ziguten eta egoitzatik ere erantzuna eman zitzaien. Oso programa berezia da denontzat , elkar erlazio oso politak sortzen dira eta egoitzan beti ere irrikaz egoten dira ikasleak noiz etorriko. Eskerrak eman nahi dizkiegu San Miguel ikastetxeari eta Goizeko Izarra ikastolari, programa hau aurrera erameteko ematen dizkiguten erraztasun guztiegatik.

 

Mezuak elkar irakurri, bertsoak bota eta agurra dantzatu ondoren, luch eder batekin bukatu genuen ekitaldia.

Horrelako egun ederrak urte askotan ospatzen jarraitu ahal izatea espero dugu.

 


Leave a Reply